martes, 20 de enero de 2015

Giro ona IV. Saski Euskara Egunean



Aurreko hiru urteetan bezala,  Begoñazpi  Ikastolak, Gabonetan, euskararen aldeko saskibaloi jardunaldia dan Saski Euskara Eguna antolatu dau. Urtarrilaren 3an, saskibaloia eta euskara uztartuz, jai giroan, gozatzeko aukera izan dogu. Bertan, Ikastolako ikasleen laguntza ez ezik, Bizkaiko Saskibaloi Federazio, BizkaiaBasket Fundazio, Bilbao Basket, Bilbao Basket Fundazio eta Gernika KESBren laguntza be jaso dogu.
Aurten, Bizkaiko hainbat txokotatik etorririko sei ikastolak hartu dabe parte. Honeexek dira ikastolak: Bilboko Artxandape eta Urretxindorra, Leioako Betiko, Mungiako Larramendi, Loiuko Lauro, eta Getxoko San Nikolas. Inoiz baino talde gehiago izan dira, guztira 29 taldek parte hartu dabe, orotara 34 partidu jokatuz. Saskibaloiaz eta euskaraz gozatzeko aukera ederra, giroaz gain, parte hartzaileen gogobetezea azpimarratu behar dogularik.

Sari-banaketan Ikastolako zuzendaria dan Nerea Begoña eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Eskola Kiroleko arduraduna dan Pili Perez izan doguz. Ikastolako kiroldegia jendez josita egon da egun guztian, 400 pertsona baino gehiago batu dira. Ekitaldiari hasiera emoteko, aurreskua dantzatu jake beste ikastoletatik etorritakoei. Irabazleek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak emondako kamisetak eta baloiak, Bilbao Basketen eta Gernika KESBren partiduetarako sarrerak zein jokalariek sinatutako baloiak jaso dabez.

Goizez aurre-mini eta minien partiduak jokatu dira, Ikastolako kiroldegian nahiz goiko patioan. Aurre-mini 3x3 modalitatean Artxandape (mutilak) eta Betiko (neskak) ikastolak nagusitu dira. Nesken aurre-mini 5x5 kategorian, Urretxindorrak irabazi dau. Minietan 04 mailan, San Nikolas (neskak) eta Begoñazpi (mutilak) garaile. Arratsaldean, erritmoa mantendu egin da eta mini 03 mailan Begoñazpik (mutilak) eta Larramendik (neskak)irabazi dabe;, nesken aurre-haurren mailan be Begoñazpik irabazi dau. Azken partidua, haur kategoriakoa, Begoñazpi eta Artxandapeko neska- taldeen artean jokatu da, etxeko taldeak irabazi daualarik. Partiduak amaitutakoan, maila bakoitzean, KAO txapelketak antolatu doguz. Jolas modalitate hau danen gogokoa izan da, bai jokalariena bai entrenatzaileena. Hau gitxi balitz, mutilen mini kategorian, hiruko jaurtiketen eta abiadura zirkuitua be antolatu dogu.
Eskerrak emon gura deutseguz egun osoan laguntzen izan genduzan entrenatzaile, Ikastolako ikasle, epaile eta gainontzeko laguntzaileei, zuoi esker IV. Saski Euskara Eguna 2015 aurrera eroan dogulako.

DATORREN URTERA ARTE!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen





martes, 13 de enero de 2015

BEGOÑAZPI IKASTOLA PIN- EAN!

 Saskibaloi taldeak  gabonetan PIN- ean be jolastu eben.

lunes, 12 de enero de 2015

ZORIONAK LUKA!


Luka Vicevic Bizkaiko selekzioagaz Euskadiko txapelduna da! Lan ona egin izanaren emoitza! Jarraitu horrela!!

miércoles, 17 de diciembre de 2014

IV. SASKI EUSKARA EGUNA, URTARRILAREN 3AN




 Aurten be, Begoñazpi Ikastolan,  Gabonetan  antolantzen dogun Saski Euskara Eguna izango dogu urtarrilaren 3an, zapatua. Dakizuenez, orain dala hiru urte  emon geuntson  hasiera euskara eta saskibaloia uztartzen dauan txapelketa honi. Aurreko edizioetako arrakasta kontuan izanik, aurten be proiektuari ekitekotan gagoz.
Jakin badakizue, Bizkaiko bazter guztietako zenbait ikastolatako zein ikastetxetako saskibaloi taldeak etortzen dirana, maila desbardineko ligaxka eta partidak antolatu eta jokatzen doguzalarik. Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da. Goiz osoan, Lehen Hezkuntzako neska-mutilek Ikastolako kiroldegian nahiz goiko patioan jokatuko dabez kanasta txikiko partidak. Honeei, eguerdiko 14:00ean banatuko jakez sariak. Arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara DBHko  neska-mutilen txanda izango da, honeek kiroldegian jardungo dabe.
 Iaz etorri ziran Bizkaiko 13 ikastolako saskibaloi taldeek gogoko daben kirola eginez, giro euskalduna eta ederra izatea lortu eben. Aurten dogun helburua, marka hori gainditzea da, hau da, Begoñazpi Ikastolako Saski Euskara Eguna Bizkaiko Gabonetako ekintza izatea.
Ikuskizuna ziurtatuta dago. Aurten barrikuntzaren bat izango dogu, beraz, ERDU!!!

martes, 16 de diciembre de 2014

GABONETAN BE BAI, DISFRUTATU KIROLAGAZ !



martes, 14 de octubre de 2014

MARTXAN GARA!!


domingo, 24 de noviembre de 2013

BEGONAZPI KIROLA JOKO GARBIAGAZ BAT!!